|
Jasangarritasuna Bultzatzeko Hezkuntza
baten aldeko konpromisoa
Gure planeta, egiazko emergentzia egoera batetan dago, elkarren
artean gogorki lotuta dauden zenbait arazo larri direla eta: kutsadura
eta ekosistemen degradazioa, baliabide naturalen agortzea, munduko
populazioaren kontrolik gabeko hazkundea, desoreka jasangaitzak,
gatazka suntsitzaileak, aniztasun biologiko eta kulturalaren galera
Planetaren emergentzia egoera hau, gizabanakoen eta kolektiboen
portaerei lotuta agertzen da eta baita etorkizuneko belaunaldiek
edo ingurukoek jasango dituzten ondorioei kasurik egin gabe, epe
laburrean irabaziak bilatzen dituzten taldeei ere. Neurri handi
batean, denboran eta espazioan oso gertu dagoenari begiratzeko dugun
ohituraren fruitu den jokaera bat da.
Nazio Batuek Lurraren gailurretan (Rio 1992 eta Johannesburgo 2002)
mezu garrantzitsuak igorri dituzten arren, hezitzaileok orokorrean,
ez diogu behar adina denbora eskaintzen gai honi.
Hori dela eta, beharrezkoa da hezkuntza osoak konpromiso bat hartzea,
formala (haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitatera), nahiz informala
(museoak,
) sistematikoki munduaren egoerari buruzko informazioa
plazaratzeko, arazoak modu egokian ulertu arazteko eta garapen jasangarriaren
aldeko jarrerak sortu eta sustatzeko helburuarekin. Mundu mailakoa
eta larria den arazo baten aurrean daudela dakiten herritarrak prestatzea
lortu nahi da, finean, arazo honen aurrean erabaki egokiak hartzen
laguntzeko prestaturik dauden herritarrak heztea.
Guzti hau dela eta jasangarritasuna bultzatzeko hezkuntza baten
aldeko konpromisoa kanpaina martxan jartzea proposatzen dugu. Konpromisoa,
lehenik eta behin, gure eskola orduetan munduaren egoerari atentzio
berezia eskaintzean datza, besteak beste ondorengo gaiak jorratuz:
- Kontsumo arduratsu bat egitea, BUB (Berriro erabili, Urritu,
Birziklatu) deritzonari jarraituko diona eta "bidezko merkataritza"-ren
eskaerak kontuan izango dituena.
- Gizartearen kontrolarekin eta arretaren printzipio sistematikoarekin
jasangarritasunaren alde egiten duten garapen teknozientifikoak
bultzatu eta aldarrikatzea.
- Ekintza soziopolitikoak, tokian tokiko zein mundu mailako solidaritatea
eta ingurumenaren babesaren alde, jasangaitzak diren desoreka
eta hauei lotutako arazoekin bukatzeko, inolako diskriminaziorik
gabeko (etnia, generoa,
) mundu mailako giza eskubideen
orokortze eta zabaltzearen aldeko defentsa irmo bat eginez.
- Epe laburrean, gizabanakoen interesen eta baloreen defentsaren
erabateko gainditzea eta arazoen benetako irtenbideen atzean dibertsitate
biologiko eta kulturalaren erabateko babesa eta hauekiko solidaritatea
daudela ulertzea.
Hezitzaile guztiak inplikatzeko konpromisoa hartu behar dugu, difusio
kanpainak eta hezkuntza zentroetan kontzientziazio lanak eginez,
kongresuak, topaketak, argitalpenak,
eta egin diren ekintzen
jarraipen bat egiteko konpromisoa, kolektiboari guzti hau ezagutaraziz,
lan hauen erabateko probetxurako.
Nazio batuek, 2005etik 2014era bitartean, sustatuko duten Garapen
Jasangarri baten aldeko Hezkuntzaren Hamarkadan parte hartzera gonbidatzen
zaituztegu.
Jasangarritasunaren aldeko hezitzaileak
|